Ikerketa esparruak
ISEA-ren ikerketa jarduerak, Zerbitzuen Sektorean aplikatutako berrikuntza kontzeptuaren ikuspegi zabalago bat bereganatzen du, ondorengo esparruak kontuan hartzen dituelarik:
Berrikuntza Teknologikoa

- Berrikuntza teknologikoen sarrerak sortutako zerbitzu eskaintza modalitate berrien identifikazioa.
- Balio eskaintza berrien, antolamendu-berrikuntzen, etb-en oinarri edo bideratzaile moduan jokatzen duten Teknologia berrien erabilerari buruzko ikerketa.
- Teknologia berrien Funtzionaltasun eta ezaugarrien egokitzea zerbitzuen sektorearen eskakizun espezifikoetara.
- Eredu ez presentzialen garapena, zerbitzu emateak kudeatzeko eta bezeroekin erlazioak antolatzeko (adib: Administrazio digitala, e-learning sistemak...).
Berrikuntza Estrategikoa
- Zerbitzuen sektorerako aplikagarriak diren Negozio eredu eta adierazpen berriei buruzko ikerketa, arlo sozieoekonomiko, garapen teknologiko, enpresa lehiakortasun, lege araudi, etb – en inguruan ematen hari diren joera berrien azaleratzearen ondorioz
Merkatu Berrikuntzak
- Jarduera esparru berrien definizioa, aldaketa demografikoek, kontsumo jarraibideek, bezeroen segmentazioak, etb-ek eraginda.
- Dibertsifikazio sektoriala, beste jarduera sektore batzutan jadanik existitzen diren produktu eta zerbitzuen aplikazio edo adaptazioez baliatuz.
Berrikuntza bezeroarendako balioaren proposamenean
- Eduki berritzailea duten produktu eta zerbitzuen garapena.
- Zerbitzu lerro berrien sorrera, enpresan jadanik aurkitzen diren zerbitzu edo gaitasun teknikoen modalitateen konbinazioaren bitartez.
Antolamendu-Berrikuntza
- Antolamendu adaptazioen ikerketa, eta negozio eredu berritzailleak edo identifikatutako balio eskaintza berriak gauzatzeko beharrezkoak diren kudeaketa gaitasunen garapena.
