Kokapen Instituzionala

Bazkide sustatzaileak

ISEA, MONDRAGON Korporazio-ko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak sustatu du, Dibisioko zentro teknologiko mailarekin.

Ondorioz, ISEA-ren kapital sozialean ondorengo erakundeek hartzen dute parte:

  • MONDRAGON Korporazioa , 1956 urtean Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen mugimendu kooperatiboaren fruitua da. Bere enpresa filosofia bere balore korporatiboetan bilduta dago:lankidetza, Partehartzea, erantzunkizun soziala eta berrikuntza. Gaur egun, Euskal Herriko lehen enpresa taldea da eta zazpigarrena Espainia maillan, finantza, industria eta banaketa sektoreetan presentzia handia duelarik.
  • Mondragón Ingeniería y Servicios (MISE), MONDRAGON Korporazioa-ren industria taldeko dibisio bat da. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisio gisa, bere bezeroei balioa ematen dien soluzioak integratzeko lan egiten du, ondorengo esparruekin erlazionaturiko jardueren garapen eta aplikazioez baliatuz: Zerbitzu profesionalak, Ingeniaritza eta Heziketa zerbitzuak.
  • LKS S.Coop. Kudeaketa aholkularitza, teknologia aholkularitza eta Zerbitzu Juridikoetan bereizitako enpresa.
  • LKS Ingeniería S.Coop. arkitektura eta ingeniaritza, higiezin aholkularitza eta diseñua eta berrikuntzan bereizitako enpresa
  • Ondoan S.Coop. Ingeniaritza eta istalazio orokorrak, ingurumena eta prebentzioa eta SAT eta mantentze lanetan bereizitako enpresa.
  • Mondragón Sistemas de Información S.Coop. automatizazio eta informatika industriala, automatizatutako kalitatea, MES (manufacturing execution system) eta biltegietako kontrola, eta segurtasuna eta garraio sistema adimendunetan bereizitako enpresa.
  • MCCtelecom S.Coop. Azpiegituretako Ingeniaritza, sistemen ingenieritza eta kudeatutako zerbitzuetan bereizitako enpresa.
  • Alecop S.Coop. Hezkuntza ikerketa, nazioarteko proiektuak, ekipamendu didaktikoak, urrutiko formazioa.
  • Mondragón Lingua S.Coop. Hizkuntza ikastaroak, enpresei zerbitzu linguistikoak, eta ikasketa akademikoak eta kanpo trebakuntzan bereizitako enpresa.
  • Abantail S.Coop. , disenu moldatzailearen prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa helburutzat duen oinarri teknologikodun enpresa.

MONDRAGON korporazioa-rekin lotura

ISEA, MONDRAGON korporazio-ko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak sustatu du, Dibisioko zentro teknologiko mailarekin.

MONDRAGON korporazioa, 256 enpresa eta erakundek osatutako enpresa-multzoa da eta enpresa horiek hiru arlo sektorialetan banatuta daude: Finantza, Industria eta Banaketa, Ikerketa eta Prestakuntza sektoreekin batera.

MONDRAGON korporazioa Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz gaztearen ikuspen apartaren emaitza da, baita gure bazkide langile guztien ahaleginarena ere; izan ere, 1956an petroliozko berogailuak eta sukaldeak egiten ziren lantegi txikia Euskal Herriko lehen eta Espainiako zazpigarren enpresa-talde bihurtu baitute. Esan dezagun Industriaren eta Banaketaren jarduerek 15.584 milioi Euro salmentak eta Finantza-jarduerak 13.988 milioi Euro baliabide bitartekatutako lortu dituztela eta guztira 92.773 langileko plantila dutela.

MONDRAGON korporazioa-ren Misioa nazioarteko merkatuetan sozietate-antolamendurako metodo demokratikoak erabiliz lehiatzen duen enpresa-erakundearena da, hala nola: enplegua sortzea, eta bereziki azpimarratzekoa, langileen giza- sustapena nahiz profesionala eta gizarte-inguruarekiko garapen-konpromisoa bideratzea.

MONDRAGON korporazioa-ren dimentsioari buruzko datu numerikoak (2008):

  • Salmentak Guztira: 15.584 Milloi Euro.
  • Nazioarteko Salmentak: 3.136 Millones de Euros
  • Langilea kopurua: 92.773 pertsona.
  • 256 enpresa
  • Unibertsitate bat eta 10 Heziketa Zentro.
  • 12 Zentro Teknologiko, 748 ikertzailerekin.

Kokapen instituzionala

ISEA ondorengo Ikerketa eta Berrikuntza esparruetan aintzatetsia izan da:

  • Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Eragille Zientifiko Teknologikoa, Enpresako I+G Zentro maillarekin.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako Zientzia Sarea.
  • Industri, Merkataritza eta Turismo Saileko Enpresa Agrupazio Berritzaileak.

Sareetan partehartzea

ISEA-k ondorengo sareetan parte hartzen du:

  • AMI@Work on-line Communities.
  • Pro Inno Europe.
  • Prolearn.
  • EurExcel.
  • Alison.