ISEA Zentro Teknologikoaren profila

Zentro Teknologikoaren profila

ISEA, Zerbitzuen Sektorean espezializatutako irabazi-asmorik gabeko Ikerketa Zentru pribatu bat da.

ISEA, MONDRAGON Korporazio-ko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioak sustatu du, Dibisioko zentru teknologiko mailarekin.

ISEA-k, Eusko Jaurlaritzaren Eragile Zientifiko Teknologiko akreditazioa eskuratu du, eta SARETEK - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sare-ko partaide izatea ahalbidetu du. Gaur egun, INNOBASQUE - Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta I2BASK y RedIRIS Sare Akademikoen partaidea da.

Xedea

Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko Enpresa Ereduan ezarritako ikuspegiak adierazten duen bezala, Dibisioak estatuko merkatuan erreferentea eta nazioarteko implantazio garrantzitxua izatea ahalbidetuko duen Empresa zerbitzu, ingeniaritza, eta heziketa zerbitzuen eskaintza bat garatu nahi du.

ISEA-ren xedea, Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko (MISE) enpresen garapen teknologikoa bultzatzea ahalbidetzen duen I+G+I dibisio egitura gisa artikulatzean datza.

Osagarriki, ISEA-k Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko dibertsifikazio sektoriala sustatu nahi du, ekintzailetasunaren garapena eta negozio jarduera berrien kaleratzearen bidez.

Proiektu ikertzailearen Aspektu bereizgarriak

  • ISEA Zerbitzuen Sektorean espezializatutako Zentro Teknologiko bat da.
  • Merkatura bideratutako Ikerketa bat garatu nahi du - Zerbitzuen Sektoreko enpresa interesendako nabarmena dena, eta bere izaera aplikatiboaz bereizten dena - enpresa garapenaren inguruko arazoen ebazpenean oinarritua.
  • Honek enpresen beharrekin lotura estu bat eskatzen du, eta era berean baita ISEA-ren jardueran enpresen implikazioa ere.
  • Eta izaera osagarria duten beste zentro teknologikoekin ikerketa lankidetzan garatzea.

Eskainitako zerbitzuak

ISEA-k ikerketa eta ekintzailetasunaren balio katearen arlo guztiak estaltzen ditu, kontuan hartuz:

  • Ikerketa aplikatuko proiektuen garapena eta garapen teknologikoa.
  • Asistentzia eta zerbitzu teknologikoen ematea.
  • Prospekzio teknologikoa eta inteligentzia konpetitiboa.
  • Negozio jarduera berrien ekintzailetasuna eta merkaturatzea.
  • Eskuratutako ezagutza eta esperientziaren difusioa.