BUSINESS ACCELERATION CENTER

Zerbitzu aurreratuen sektorean enpresa ekimen berrien Irteera prozezuak dinamizatzera zuzenduta dagoen egitura.

MONDRAGON Korporazioaren Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko Enpresa Ereduan ezarritako ikuspegiak adierazten duen bezala, Dibisioak estatuko merkatuan erreferentea eta nazioarteko implantazio garrantzitxua izatea ahalbidetuko duen Empresa zerbitzu, ingeniaritza, eta heziketa zerbitzuen eskaintza bat garatu nahi du. Ondorioz, Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak 270 milloi euroko fakturazioa duen 3000 pertsonako talde dimentsio bat lortzeko xedea du.

Horretarako beharrezkoa izango da Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko enpresek Ekintzailetasuna eta enpresa jarduera berrien kaleratzearen garapenari ekitea.

Bere helburu sozialarekin bateginik, ISEA S. COOP.-ek bere baitan Business Acceleration Center bat sustatu du, Serbitzu aurreratuen sektorean enpresa ekimen berrien kaleratze prozesuak dinamizatzera zuzendutako egitura espezializatua.

ISEA S. COOP-en Business Acceleration Center-aren xedea, zerbitzu aurreratuen sektorean enpresa berrien promozioari sostengua ematea da, geituz:

  • Negozio aukera berrien sorrera eta formulazioa
  • Negozio planen garapena eta proiektuen bidegarritasun tekniko, komertzial eta finantza analisia
  • Enpresa berriaren eraketa eta tramitazio administratiboaren prozesuak
  • Ekintzailetasun prozesu guztian zehar ekintzaile berrien tutoretza
  • Aipatutako jardueren garapenerako azpiegitura fisikoen hornidura

Iarduera honetan, ISEA S. COOP-en Business Acceleration Center-ak honako estrategia hauek zabaltzen ditu:

  • Izaera Korporatiboa duten proiektuen garapena: Produktu eta zerbitzu estrategien aplikazio proiektuekin eta Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko berrikuntza prozezu korporatiboen alorrean sortutako negozio ereduekin bat datoz
  • Barneekintzailetasun proiektuen garapena: Iadanik sortuta dauden enpresetan jarduera eta negozio berrien sorrera kontuan hartzen du. Horretarako, beharrezkoa da zerbitzu aurreratuen sektoreko langileen ahalmen ekintzailea suspertzea, pertsona ekintzaileak jarduera berrien kaleratze proiektuetara antzeman eta bideratuz.

Ondorengo aurkezpenean ISEA-ren Business Acceleration Center-aren lan dinamika azaltzen da