ISEA-ren ZENTRO ESPERIMENTALA

ISEA S.COOP-ek bere baitan zentro esperimental bat sustatu du eraikuntza sektorean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien promoziorako. Bere zeregina IKT-en erabileraren bitartez eraikuntza sektoreko enpresen Lehiakortasunaren hobekuntza erraztea izango delarik.

Helburu honen lorpenerako, Zentruak honako estrategia hauek erabiliko ditu:

  • Sektorean IKT-en erabileraren inguruan prospektiba teknologiko lanak burutzea
  • Sektorearen beharrei egokitutako IKT soluzioen erabilgarritasuna sustatzea
  • Teknologiak zabaldu eta IKT-en aplikazioaren ahaleraren inguruan enpresak sentsibilizatu
  • Esperientzia eta ezagutzen elkar trukerako sare profesionalak sortu.
  • Eraikuntza sektorean IKT-en promoziora bideratutako estrategia publikoen diseinuei laguntza ematea
  • Interoperatibitate estandar irekien difusioa erraztea, sektoreko enpresen arteko negozio transakzioak burutzeko.
  • Ekintzailetasuna eta oinarri teknologikodun negozio berrien kaleratzea bermatzea.

ZERGAITK IKT-en SEKTORE PROMOZIO ESTRATEGIA BAT?

Eraikuntza sektoreak atzarapen nabarmena aurkezten du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilpenean. Izan ere, The European e-Business Watch -en arabera, eraikuntza, Europar batasunaren barnean sektore atzeratuena da eta IKT-en adopzio indize bajuena duena.

Ondorioz, Eraikuntza Sektoreak hobetze aukera izugarriak aurkezten ditu, prozesuen industrializazioan IKT-en erabilera intentsiboaz baliatuz, kostuen murrizketa eta kalitatearen gehitzea lortzeko helburuarekin. Horrela, ohiko manufaktura-industriarekin aldaratuz, Eraikuntza sektorean %30 produktibitate gutxiago ematen da, produkzioa/orduko kontuan izanda. Osagarriki, gutxienez, eraikuntzaren kostuen %15 obra akatsak zuzentzeko erabiltzen dira

Izan ere, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren bitartez eraikuntza sektoreko enpresen lehiakortasunaren hobetze potentziala identifikatu dute, eraikuntza sektorean berrikuntza bultzatzeko ekimenen lidertzan dauden hainbat Europar adminiztrazio publikok. Horrela honako ekimen hauek nabarmentzen dira:

  • Europar Batzordeko "Lead Market Initiative for Europe"-ek eraikuntza sektorea autatu du, europar ekonomian duen trakzio-efektuagaitik.
  • Europar Batzordeko "Europe Innova" programako "Building innovation in the European Construction Sector" proiektua.
  • Finlandian TEKES-ek sustatutako "CUBE/Building Services" eta "SARA/Construction Adding Value" proiektuak
  • Erresuma Batuan garatutako "Constructing Excellence in the Built Environment" ekimena

Por ello, la actividad de difusión llevada a cabo por el Centro Experimental para la promoción de las TICs en el sector de la Construcción, permitirá avanzar en la consecución del objetivo definido por la Plataforma Tecnológica Española de Construcción en su visión 2030, la cual propugna que "El sector de la Construcción sea un sector industrial tecnológicamente avanzado, gestionado con criterios de competitividad, respeto al medio ambiente, de seguridad y de completa aceptación social"

Horregaitik, Eraikuntza sektorean IKT-en promoziorako Zentro esperimentalak egindako difusio jarduerak, Eraikuntzaren plataforma teknologiko Espaniarrak, bere 2030 ikuspegian definitutako helburuaren lorpenean aurrera egitea ahalbidetuko du. Ikuspegi honek "Eraikuntzaren Sektorea teknologikoki aurreratua den sektore bat izatearen alde egiten du, bere kudeaketa, lehiakortasuna, ingurumenari errespetua, segurtasuna eta erabateko onespen sozialean oinarritzen delarik."