Aholkularitza zerbitzuak

I+G Finantzaketarako Aholkularitza Zerbitzuak

Enpresen beharretara egokitutako I+Garen finantzaketa kudeatzeko zerbitzuen eskaintza osoa.

I+Garen finantzaketa ikasgai zaila:

  • Euskal enpresen % 57,0k finantza arazoak dituzte berrikuntza teknologikoa gauzatzeko.
  • Berrikuntza teknologikoa aurrera eramaten duten enpresen % 26,6k bakarrik jasotzen du finantzaketa publikoa.


Administrazio Publikoak gero eta zorrotzagoak dira eta beren programak tresna sofistikatuak dira, eremu horretan aditu ezagutza behar baitute. Horregatik, batzuetan, enpresek ez dute lortzen programa horietara aurkezteko egindako ahaleginen itzulera egokia.

Zailtasun horiek kontuan hartuta, ISEAk I+Garen Finantzaketarako Aholkularitza Zerbitzuak aurkezten ditu.

Gure zerbitzuen irismena:

Enpresen beharretara egokitutako I+Garen finantzaketa kudeatzeko zerbitzuen eskaintza osoa osatzen dute:

  • Administrazio publikoetako I+G+Berako laguntzen deialdiak kudeatzea:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak: (Foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta SPRI)
    • Estatuko Administrazio Orokorra: (Ekonomia eta Enpresa Ministerioa, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa, ENISA, CDTI)
  • Ikerketa eta Garapeneko eta Berrikuntza Teknologikoko jardueren kenkari fiskalak.

Gure lankidetza ereduak bereizten digu

  1. Gure lankidetzak laguntzen kudeaketa-ziklo osoa hartzen du:
    • Deialdien jarraipena eta aukeren azterketa.
    • Aukera egokiaren hautaketa eta eskaera txostena idaztea.
    • Eskabideen aurkezpen telematikoa.
    • Proiektuen justifikazio tekniko-ekonomikoaren laguntza.
  2. Ikerketa-partzuergoak eraikitzen laguntzen dugu:
    • Teknologia edo merkatu arloetan behar osagarriak dituzten enpresen bilaketa.
    • Hornitzaile teknologikoen bilaketa (Teknologia zentroak, unibertsitateak, enpresak, etab.),
  3. Enpresen pentsamoldera egokitzen gara:

    Gure lankidetza eredua honako hau da:

    • Gure bezeroekin arrakasta partekatzen dugu.
    • Lortutako helburuen arabera fakturatzen dugu: Ez dugu ordaintzerik jasotzen eskaera bat soilik aurkezteagatik.
    • Txostenak laguntzarik jasotzen ez badu, gure lanak konpentsaziorik ez izateko arriskua onartzen dugu.

Erakundeek ziurtatuta dago gure eskaintza

  • ISEA, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen partaide da, eskaintza eta eskaria Bitartekaritza Erakunde bezala.
  • ISEA, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren Teknologia Berrikuntzarako Zentro Teknologikoen eta Berrikuntzarako Zentroen Erregistroan inskribatuta dago.
  • Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 2008ko azaroaren 26an Onura Publikoko erakundea izendatu zuen.


ISEAk bere ezagutza eta esperientzia zurekin partekatzeko prest dago, I+Garen finantzaketa emaitzak hobetzeko.

I+G+B arloko laguntza publikoak kudeatzeko gure gaitasunei buruzko ezagutza handitu ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan:

  • Telefonoz, 943 772 064 zenbakira deituz.
  • Posta elektroniko bitartez, helbide honetara: morobengoa @ iseamcc.net