« Itzuli albistegira

JAKIBERRI - Euskal Janari Lasterraren 1. doako dastapena

2018-05-29  ¦  ISEA

Azkeneko hiru urtetan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiak "Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab" izeneko ekimena bultzatu du. Bere laguntzari esker garatu izan da JAKIBERRI proiektua; beronen helburua izanik Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria sortzea.


JAKIBERRI proiektua honako enpresa eta elkarte hauek bultzatzen dute: ISEA, AUSOLAN, BASQUE CULINARY CENTER, JAKION, eta Debagoieneko Eskualdeko Garapen Agentzia, INNOBASQUE lankidetzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak "Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab Hub" izeneko gunea sortu izan du aipatu ekimenaren bitartez bultzatutako proiektuak ezagutzera emateko asmoz.

Txanda iritsi izan zaio JAKIBERRI proiektuaren bitartez egindakoa publikoki erakusteko eta, aldi berean, JAKIBERRI prototipoen 1. doako dastapena burutuko da.

Hona hemen aurkezpenari dagozkion zehazpenak:

  • Data eta ordua: ekainaren 12a, arratsaldeko 18:00etan.
  • Tokia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiko "Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab Hub" izeneko gunea; kaleko mailan kokatuta dagoena eta etarpetik zuzeneko sarrera duena.
  • Ekitaldiaren iraunpena: ordu bete, prototipoen dastapena barne.


Aurkezpenerako nahiz dastapenerako sarbidea irekia izango da.

Aurkezpenaren amaieran JAKIBERRI prototipoen 1. doako dastapena eskainiko dugu.

Aurkezpenera joateko asmoa izango duzuenoi, arren, mezutxo bat igortzea eskatzen zaizue honako helbide hau erabiliz: aorobengoa@iseamcc.net


Baliatu ezazu aukera paregabe hau JAKIBERRI prototipoak doanik dastatzeko!