« Itzuli albistegira

RECYCLING WORKSHOP by GAIKER-IK4

2018-05-30  ¦  ISEA

GAIKER-IK4 –ek RECYCLING WORKSHOP-a antolatu du.


"Ekonomia Borobila" deritzona oraindik gauzatzetik urrun dago.

Hori dela-eta, bere bultzatzaileen borondate onaren gainetik Ekonomia Borobileko proiektuak honela amaitzen ari dira gehienetan:

  • Dela proiektua ez da bidegarria.
  • Edo behar diren inbertsioak gehiegizkoak dira.
  • Edo dela proiektua ezin ditu laborategiaren mugak gainditu.


Beraz, diskurtso teorikoaz haratago, benetako proiektu gutxi dago Ekonomia Borobilaren ahalmena eta bidegarritasuna erakusteko gai direnak.

Gertatzen dabilenarekin kontrajarririk GAIKER-IK4 laborategiak zenbait proiektu interesgarri garatu izan du gure arreta merezi beharko luketena.

Hari hori jarraiki, ISEA Koop Elkarteak, GAIKER-IK4ren eskutik, hitzaldi bat antolatu du honako gai hauek erabiltzeko asmoz:

  • Industria-hondakinen eta hiri-hondakinen birziklapen alorrean GAIKER IK4-k duen eskarmentu orokorra.
  • Haize-erroten hegalen osagaien birziklapena.
  • Elektronikagintzako eta elektrozitategintzako plastikoen iragazkitza sensoreak erabiliz.
  • Galdaketarako erabiliko hondarren ekonomia borobila.
  • Poliester hondarren birziklapen kimikoa eta balio erantsiko osagaien bihurtzea BHET eta PET sortuza.


Hitzaldia Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen dagoen LKS eraikinean izango da, Ekainaren 21ean, arratsaldeko 17:30etaik aurrera.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; dela 943772064 telefonora deituz, dela aorobengoa@iseamcc.net helbidera mezu bat igorriz.


Jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako Departamentuko 2017ko "Gipuzkoan pertsona eta enpresa partehartzaileak Sustatzeko programak" finantzatutako "Debagoiena Biribila" proiektuaren garapenaren barruan antolatzen da.