« Itzuli albistegira

ISEAk Gipuzkoako Foru Aldundiari lagunduko dio "Gipuzkoa Lurralde eskubiaz jaioa" ekimena garatzen.

2019-01-03  ¦  ISEA

Krisialdi ekonomikoaren eraginez Gipuzkoako enpresek lehiakortasun-egokitzapen bat garatu behar izan dute eta, ondorioz beraien jarduera alor ugaritan indarra makaldu zaiei. Hala nola, kudeaketaren kalitatean, garapen teknologikoan, enpresa-ekintzailetzatasunean, etab.

Ondorio horretara iritsi izan da Cornell Unibertsitateko Sloan School of Management delako eskolak. Aipatu Eskolak garatutako azterketa batek erakusten du, besteak beste, krisialdiaren eraginez enpresa-zuzendarien pentsamoldea kontserbadorea bihurtu dela, (I + G)-ko inbertsioa gutxitu egin dela eta, era berean, inbertsio kapitalak gutxitu egin direla. Horren guztiaren eraginez hazkunde-tasak moteldu egin dira.

Zuzendariek krisialdiaren bitartean garatutako jarrera kontserbatzaileak bere horretan jarraitzen du. Horretaz gain, kontuan hartu beharko genuke, "RIS Berrikuntza" Eskualdeko Adierazleek erakusten dutela berez Gipuzkoako enpresen indarra erabat makala dela. Este baterako, gure enpresek honela kokatzen dira aipatu adierazleei dagokionez:

  • 167. postua marketin edo antolamenduko ETE berritzaileen adierazleei dagokionez.
  • 144. postua barneko gaitasunetan berritzailea adierazleei dagokionez.
  • 118. postuan kokatzen dira ezagutza trinko zerbitzuen enpleguari dagokionez.


Horretaz guztiaz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoa Lurralde eskubiaz jaioa” izeneko ekimena garatuko du. Aipatu ekimenaren mamia “enpresa eskubiaz jaioa” deritzon eredua garatzean datza, bere asmoa alor zehatz honetan Gipuzkoako enpresen izaera eraldatzea izango delarik.

Ekimenaren ondorioz honako onurak lortzea espero da:

  • "RIS Berrikuntza" Eskualdeko kokapenean Gipuzkoako enpresek gora egitea.
  • "Enpresa eskubiaz jaioa" izeneko alorrean Gipuzkoa muturreko erreferentzia bihurtzea.